gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2017ko urriak 19, osteguna
Baroja
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > ISMAIL KADARE
AURKEZPENA

Ismaíl Kadaré,hizkuntza zaileko herri txiki baten semeak, bere lan ugari eta jatorrekin, jaioterriko mugak gainditzearekin batera bere literaturaren berritzaile eta erakusle gorena, Kadaré-ren literaturak bere herriko ahozko tradizioan eta antzinako munduko mitoetan ditu sustraiak, mundu garaikidean haiei esangura berria ematea lortu duelarik. Bere nobelagintza ugari eta, oraingoz, amaigabeak bere herriaren historia berregiten du, eta klasikoen antzera gizakiek patuarekin izan duten harreman tragikoa ikertzen du, batez ere artistek boterearekin dituzten harremanen inguruan. Bere literatur subjektuen jatortasun eta kemena, gauzen eta munduen alderdi izkutuak azalerazteko transfigurazio ahalmena, giltzarriak izan dira Kadaré-ren obrari unibertsaltasuna emateko (munduko hizkuntza gehienetan egin dira haren itzulpenak) inoiz kosmopolitismoa ukitu edo moda nagusien menpe egon gabe.

Narratzaile, entseiugile eta poeta, Kadaré-k literatur teknika guztiak erabiltzen ditu, eta bere gogara moldatu, Albaniako lurralde meharretan jaiotako unibertsoak beste herri eta hizkuntzetako irudimen bazterrak bete ditzan, uholdea balitz bezala. Horregatik, bere hizkuntza bitxi eta minoritarioa gaindituz, Ismaíl Kadaré-ren obrak leku nabarmena irabazi du XX. mendeko Europako letretan.

Ramón Sánchez Lizarralde

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net